|
Hiria eta Energia. Hiri diseinuaren paradigma berria.
"Energiaren kudeaketa eraginkor eta inteligentea, berebizikoa hirien etorkizunari begira"
"Hurrengo krisi sakona, energia faltak ekarriko du", "higiezinen krisian bezala gertatuko zaigu eta bat-batean harrapatuko gaitu" edo "teknologia nahikoa daukagu, petroliorik gabeko garaian beste erregai batzuk aurkitzeko". Ikastaro hau laburbildu ditzaketen zenbait esaldi dira, interes handia piztu zuen eta bertan izan zen Jake Cameron, Europan Toyotako planifikazio estrategiko eta barne komunikazioko zuzendaria, besteak beste.
 Jaitsi txostena
PDF 1,70MB
|
Bartzelonako Hiri Ekologia Agentziako ingurumen alorrean aditua den Salvador Ruedak argi dauka, "jasangarritasunaren arazoa, energiaren kontsumoaren antolakuntza falta" dela esaterakoan eta ildo honetan, zera baieztatzen du, "jasangarritasuna hirietan irabazi edo galduko da, hirien antolakuntzaren araberakoa izango da , hiriak nola antolatzen diren arabera, bideragarriagoa izango da ala ez".
Ruedaren iritziz, "inguru honetan gauzak hastea kostatzen zaigu, indibidualtasunak ditugu, baina zenbat ekoauzo daude espainiar estatuan?" galdetzen dio bere buruari, "zenbat patente ditu espainiar estatuak errausketan?". Bere erantzuna argia da "hutsaren hurrengoa".
Horregatik, Salvador Ruedak hirietan beren burua aski izateko eszenatokiak bultzatzearen aldeko apustua egin zuen eta "hiritarra hiritar izan dadin eta ez oinezko" izan zen bere planteamendua. Baina hau lortzea autoa hirietako zentrotik ateratzearen araberakoa da, izan ere, hiri espazioaren %70a ibilgailu honek okupatzen du.
Ruedak EHUko udako ikastaroetan eskainitako hitzaldian eman zuen ezagutzera hiri eredu jasangarriagoa lortzeko proposamena, beste neurrien artean, hirian ibilgailu kopurua gutxitzean oinarritzen dena. Ereduak trafikoa mugatzea jasotzen du, kanpotik zirkulatzen den hirian "superetxadiak" sortuz, baina barrutik soilik bertakoen ibilgailuak mugitzen direla.
Zentzu honetan, argi nabarmendu zen lehentasun handikoa dela, neurri hauek arrakasta izatea, autoa etxean uztera gonbidatzen duen garraio publiko sare bikainarekin.
|
 |
 Jaitsi txostena
PDF 640KB |
Javier Barrondo, Iberdrolako zuzendaritzako kideak, bere txostenean aro energetiko berria dugula azaldu zuen; bere ustez, garapen ekonomiko eta sozialeko eredu berria eskatzen du, energia nahiko, eraginkor, jasangarri, lehiakor eta pertsona guztientzat eskuragarrian oinarritzen dena. Bere txostenak honako puntuak jorratu zituen:
Energia, garapen ekonomikoa eta gizarte ongizatea.
Faktore askok laguntzen dute Munduan garapen ekonomiko eta sozialean. Energia garapen ekonomikoaren eta gizarte ongizatearen oinarrietako bat da.
Egungo garapen ekonomiko eta soziala kutsakorra eta barra-barra gastatzen duena da: ondorioz, ez da jasangarria.
Soluzio global baten beharra
Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka guztien artean jorratu behar da eta globala izan behar du. Ez du ezertarako balio aberats edo pobre izateak, Afrikan edota Europan bizitzeak. Aldaketa klimatikoak guztiongan du eragin berbera.
Hemendik 2050ra ez badugu ezer egiten…
200 milioi pertsona kaltetuko ditu aldaketa klimatikoak, bizitokia aldatu behar izateraino. Ingurumenaren degradazioak 325 milioi pertsonengan izango du eragina urtean eta gehiengoa herrialde pobretan bizi dira. 90.000 milioi euroko diru galera.
Aldaketa klimatikoaren krisia egungo mundu mailako finantza eta ekonomia krisia baino askoz larriagoa izango da.
Aldaketa klimatikoaren efektuak areagotu egingo dira eta katastrofe naturalak gero eta ohizkoagoak izango dira.
Lurraren tenperaturak gora egingo du eta gaixotasunak zabalduko dira, batez ere tropikalak.
Espainiar estatuaren egoera …
%80an kanpoko energia iturrien menpe dago. Egoera hau duela 15 urte bizi zenaren berdina da. Konexioak behar dira, frantziar estatuarekin batez ere, sistema elektrikoan eta gasean. Hornikuntzaren segurtasuna bermatu behar da.
- Energia berriztagarriak modu eraginkorrean integratu.
- Intentsitate energetiko handia eta Europako altuenetakoa.
- Espainiar estatuan energia barra-barra dagoela eta gastatu daitekeen fikzioan bizi da jendea.
- Energia alperrik galtzen duen eredu ekonomikoa, kontsumo energetiko altua sortzen oinarritutakoa.
Hori guztiagatik, Barrondok zera azpimarratu zuen, espainiar estatuak premia handia daukala eremu erregulatzaile egonkor eta segurua lortzeko eta gainera aurrezteko neurriak azkar hartu behar direla, batez ere petrolio kontsumoari begira.
Barrondok bere hitzaldia amaitu zuen, petrolioaren krisia, ibilgailu elektrikoetan oinarritutako mugikortasun jasangarriaren garapenari lotuta dagoela esanez, hala ere, zehaztu zuen iritzi zabalduena zera dela, ibilgailu elektrikoak oraindik ez direla heldutasunera iritsi eta oso garestiak direla (auto elektriko txiki batek 30.000 euro inguru kostatzen ditu eta 6.000 eurorainoko diru-laguntzak dauzka).
|
 |
 Jaitsi txostena
PDF 5,30MB |
Tecnaliako Itsasoko Energia Berriztagarrietako zuzendari, José Luis Villatek itsas inguruan energia berriztagarrien aprobetxamendurako aukerak planteatu zituen, itsasoan jatorri berriztagarriko baliabide energetikoetan, itsasoko energia berriztagarriak aprobetxatzeko teknologian, abian dauden proiektuetan, itsasoko energia berriztagarrien etorkizuneko aurreikuspenetan eta sektore energetiko berri honek aurrean dituen erronka nagusietan indar berezia eginez.
Baliabidea:
Itsasoko energien alorraren barnean, hainbat iturri berriztagarri aurki ditzakegu, hauen artean:
- Itsasaldien energia
- Itsas korronteen energia
- Gradiente termikoa
- Gatz gradientea
- Olatuen energia
- Itsas eolikoa
- Itsasoko biomasa
- Itsas azpiko geotermia
Hitzaldian zehar labur-labur azalduko da zertan datzan iturri berriztagarri bakoitza eta zein den munduan baliabide honen banaketa.
Teknologia:
Itsasoko jatorria duten iturri berriztagarrien artean garapen teknologiko handien duena itsas eolikoa da, beste guztiekin alderatuta nahiko heldua den teknologiarekin. Itsasoko teknologia eolikoa gaur egun lurrekoaren luzapena da, 50 metro baino gutxiagoko sakoneran itsas hondoan instalaturiko aerosorgailuekin. Plataforma kontinentalik gabeko herrialdeetan, itsas eolikoaren garapenak, haizearen baliabidea sakonera handiagotan aprobetxatzeko teknologia berria eskatuko du, hau da, plataforma flotagarriak baino beherago. Itsasoko beste iturri berriztagarriak ez daude hain garatuak, ikerketa eta garapen fasean dauden hainbat alternatibekin.
Proiektuak:
Azken 3 urteotan aurrerapen handiak ematen ari dira itsas eolikoan, 3 GW-eko instalatutako indarrarekin itxita eta datozen urteotara begira hazkunde garrantzitsuaren aurreikuspenarekin, batez ere Erresuma Batuan, han kontzentratzen baita proiektuen %50a.
Itsasoko beste energia iturri berriztagarriei dagokienez, aurreratuenak, eolikoaren mailara iritsi gabe, itsas korronteen eta olatu energiaren inguruko proiektuak dira. Bi kasuetan, egungo egoera garapen eta erakusketa proiektuena da, merkaturatu daitezkeen proiektuak baino. Gradiente termikoa edota gatz gradientea bezala, itsasoko iturri berriztagarriekin proiektuak, ikerketarengandik gertuago daude.
Etorkizuneko aurreikuspenak:
Nazioarteko erakundeen aurreikuspenen arabera, etorkizun oparoena duen itsas energia iturri berriztagarria eolikoa da, 2020an Europan 40 GW instalatuko diren estimazioarekin; horrek esan nahi du aurtengorako 15.000 turbina abian jarrita izatea, edo beste hitzetan esanda, datozen 9 urteotan, egunean 4 turbina jartzea.
Olatu eta itsas korronteen energiari dagokionez, aurreikuspenak xumeagoak dira eta espero dutena zera da, 2020an 3 GWeko indarra baino pixka bat gehiagoko (hau da, eolikoarekin alderatuta %10 baino gutxiago) merkaturatu aurreko proiektu gutxi batzuetan zehazten den sendotze teknologikoa izatea.
Gradiente terminoa edota gatz gradientea bezalako itsasoko energia berriztagarriak, aurreikuspenak bideratuagoak daude teknologiaren ikerketa eta garapenarekin, merkatuan ustiatzearekin baino.
Erronka nagusiak:
Itsasoko energia berriztagarrien aprobetxamenduak duen erronka garrantzitsuenetakoa, ekonomikoki bideragarriak diren proiektu ekonomikoen planteamendua zailtzen duela da. Aspektu honi irtenbidea aurkitzeko, berebizikoa da, kostuak etengabe murriztera bideratutako garapen teknologikoa.
Konklusio gisa, Villatek, erronka hauei aurre egin eta itsasoak energia berriztagarriaren iturri gisa planteatzen dituen aukerak aprobetxatzeko, administrazio publikoen apustu argia berebizikoa dela nabarmendu zuen.
|
 |
 Jaitsi txostena
PDF 4,46MB |
Jake Cameron, Europan multinazional japoniarreko Planifikazio Estrategiko eta Komunikazio zuzendariak, Toyotak hiriko mugikortasunaren inguruan dituen kontzeptu berrien aurkezpena egin zuen, modu filosofikoan eta zenbait kontzeptu ildo hartuta:
- Existentzia egokia
- Bizi ederreko gidatzeko modua
- Tentuz eginiko trantsizioa
- Armonia familiarra
Era berean, aurkezpena Toyotak kontzeptu abstraktu horietan oinarrituta pentsatutako prototipo berrien diseinu eta garapena nola lantzen duen ezagutzeko egokia izan zen.
Mundu osoko hirietan, hiriko mugikortasunaren inguruan duten kontzeptu "idealaren" inguruan, profil profesional desberdineko pertsonekin burututako esperientzia benetan interesgarria izan zen, batez ere bertatik bertara Bilbon sortutako taldea, programa honetan, espainiar estatutik aukeratutako bakarra.
|
 |
 Jaitsi txostena
PDF 4,74MB |
Miramon Teknologia Parkean egoitza duen LUIX argiztapen inteligentea enpresako Xabier Albistur eta Felix Ezkurrak Euskal Autonomia Erkidegoan aitzindari den argiztapen inteligentean oinarritutako proiektua aurkeztu zuten.
Xabier Albisturrek munduko populazioaren %50 hirietan kontzentratzen zela azaldu zuen. Hamar handienek, gainera, munduko BPGaren %20 osatzen dute.
Hiria da baliabideak kontsumitzen lehena, garapen ekonomikoa indartzen du, baita ezagutza, berrikuntza, enplegua eta aberastasuna sortu ere. 2030 urtera arte, administrazioek 30 bilioi € inbertitu behar izango dituzte, ura, argi-indarra eta garraioan eraginkorrak eta jasangarriak diren azpiegiturak segurtatzeko.
Albizturrek indar berezia jarri zuen hiri jasangarria kontsumitzen den energiaren kudeaketa inteligentea eskatzen duen erronka dela, baliabide ekonomikoen errekuperazioan tresna eraginkor gisa, CO2 isurketak gutxitzeko eta lortutako konfort eta zerbitzu maila mantentzeko.
Egoera honen aurrean, LUIX argiztapen inteligenteekin Eraginkortasunaren alde nola egin planteatzen dute:
Menpekotasuna gutxitzea.
Hornikuntzaren bermea, iturri berriztagarri berriekin.
Oraindik ustiatu ez diren baliabideen ustiapena.
Teknologia: Sorrera (EEEE, elkarrekiko sorrera).
Kudeaketa (kontsumoaren eta kostu energetikoaren erabilera
inteligentea).
Eskaeraren gaineko eskusartzea.
"Espero ez diren" energien erabileraren optimizazioa. Sorrera konbentzionalarekin iruzurrak ekidin
Kontsumoa zerbitzura egokitu eta hori ez da nahi eta nahi ez eskaera.
Eredu elektrikoaren aldaketa.
Sorrera, garraio eta banaketa sistemaren eraginkortasun orokorra.
Egungo krisi energetikoan, merkatuen banaketan oinarritutako aspaldiko paradigma arautzailea badirudi ez dela egokia CO2 gutxiago eta hornikuntzan segurtasuna bilatzen dituen ekonomiaren helburu berrientzat.
Egungo eredu elektrikoan, badirudi kontrajarria dela aurrezkia sustatzea.
EBak eskatutako helburuak lortzeko, eraginkortasun orokorrean oinarritutako eredu erregulatzaile batetik aurrera egitea proposatzen da, sisteman , agente bakoitza eta teknologia balioztatuz (sorrera, sareak, biltegiratzea, erreserba gaitasuna, mantenua...) eta energia salmentaren irabaziak alderatuta.
|
 |
 Jaitsi txostena
PDF 3,65MB |
Felix Ezcurra,proiektuaren garapenaren arduradunak argiztapenean erabiltzen den argiaren %70 ibilgailu edota pertsonen presentziarik ez duten tokiei argia ematen dietela azpimarratu zuen. Gainera, argiztapen publikoan kontsumitutako energiaren %70 espazio hutsak argiztatzeko da.
LUIXek nazioarte mailan punta-puntako proiektua kaleratu du, argiztapen logikoan oinarrituta, energian eta argiztapenaren kostuan aurrezki handiak lortzen ditu, baita mantenuan ere, argiztapen maila areagotuz, ibilgailu edota pertsonen presentzia dagoenean bakarrik.
Sistemaren abantaila handia zera da, zaila dela kopiatzen eta sistemaren garapenaren zati garrantzitsu bat erabiltzen duen, Hardware sinple bati aplikatutako softwarean oinarritzen dela (ikusmen seinaleen tratamenduaren algoritmoekin eta radar eta adimen artifizialeko programarekin)
Argiztapen sistema inteligenteak honako osagaiak ditu:
- Farolen arteko komunikazioa
- Detekzio teknologia
- Luminarien %100ari egokitzen zaion ekipoa
- Tele-kudeaketa softwarea
- Sistemaren adimena
LUIXek esperientzia pilotuak burutu ditu Gabirian (Gipukzoa) eta Uztarrozen (Nafarroa) eta esan liteke, emaitzak egokiak baino hobeak izan direla:
- Energia kontsumoan, %80tik gorako aurrezkia;
- Lurreko argi maila aurreko instalazioan baino handiagoa da, 0.49ko uniformetasunarekin;
- LED argiarekin koloreen erreprodukzioa askoz hobea da eta objektuak gardentasun handiagoarekin nabarmentzea ahalbidetzen du;
- 22:00ak arte, LED luminariak beren indarraren %100ean daude. Ordu horretatik aurrera, %30era jaisten dira eta orduan hasten da detekzio sistema lanean;
- Mugimendua antzematen denean, lanparak %80an pizten dira;
- LED luminariak %30ean edukitzearekin, zonaldean nahikoa baino gehiago ikusten da;
- Instalakuntzen kontrola puntuz puntu, internet bidez.
Ondorioz, LUIXetik, presentziaren arabera erregulatzen den kanpoko argiztapenak, edo argiztapen adimenduak, orain arte lor zitekeen aurrezki mailara heltzea ahalbidetzen du.
|
 |
 Jaitsi txostena
PDF 3,45MB |
Ernesto Gasco, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Obra Publikoetako Sailburuordea bertaratu zirenen artean egoteak interesa piztu zuen ikastaroko jendearen artean eta entzule gehien bildu zituen hitzaldia izan zen. Gascok bere lehen hitzak EAEan historikoki errepide azpiegiturek inbertsio mailan izan duten pisua nabarmendu zuen, tren azpiegituren kalterako. Bere departamenduaren apustua gaur egun, eredu tradizionala, balio erantsia eman dezaketen eta lurraldearentzat estrategikoak diren azpiegitura eredu baten alde egitea dela ziurtatu zuen.
Gascok indar berezia egin zuen Gipuzkoako inbertsioen kasuan, Donostialdeko metro bezala ezagutzen denak izango duen errentagarritasun soziala norainokoa den azaltzen duen azterketaren datuak azalduz. Azterketa honen arabera, Euskotren, egungo 7 milioi bidaidetik 27,5 milioira pasako litzateke. Horrela, %75eko autofinantziazioa lortuko litzateke, Metro Bilbaok dituen ratioak gaindituz. Horregatik, Gascok proiektu hau Donostialdearentzat berebizikoa dela azpimarratu zuen.
Bestalde eta nazioarteko eskalan murgilduta, Gascok gogoratu zuen Panamako itsasartean aurreikusten den bigarren garraiobideak garraio mota hau bikoiztea ekarriko duela gogoratu zuen eta horregatik, adierazi zuen, Euskadi "nazioarteko merkataritza zirkuituan kokatzeko " prest egon beharko du.
Gascok gogoratu zuenez, Eusko Jaurlaritzaren apustua zuhurtasuna eta gogoeta uztartzen dituen erabakiak hartzea dela adierazi zuen, zentzu sozioekonomikoa duten garraio azpiegituraz hornitzeko helburuarekin, hau da, erabilera maila handiarekin eta aurrekontua sinesgarria izanik, ekonomikoki bideragarriak izan daitezela, alegia.
Bestalde, une honetan bere departamendutik egiten ari den lana, Mugikortasun Jasangarriaren Legea, Mugikortasun Jasangarriaren Plana eta 20+20 Trenbide Plana onartzera bideratuta dagoela gogoratu zuen.
|
 |
Ikastaroa mahai inguru batekin amaitu zen, bertan Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzi, Asier Abaunza, Gasteizko Ingurumen departamenduaren ordezkari gisa Andres Alonso eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Zuzendari, Gerardo Lertxundik hartu zuten parte.
"Hiria eta energia. Hirien diseinuaren paradigma berria" lehen sesioa, zuzenean jarraitu ahal izan zen streaming bidez, udako ikastaroen web gunetik.
Gainera, Donostiako Estrategia Bulegoak eta Bilbao Metropoli 30ek zuzentzen duten ikastaroa hasi zenetik lehen aldiz, ikastaroan, abuztuaren 29an, Miramar Jauregian antolatu zen NOTICIAS DE GIPUZKOA III eztabaida Foroaren gai zentrala izan zen. Debatean Salvador Rueda, Gerardo Lertxundi, Kepa Korta eta Xabier Albisturrek hartu zuten parte eta egunkari honetako ekonomia korrespontsal Karlos Etxeberri izan zuen moderatzaile.
|